Eliz musika, Kantuz eta Aiztondo abesbatzen ahotsetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 27a, 01:00

Urtero bezala, Gabonetako kontzertua eskaini zuen atzo Hernaniko Kantuz Abesbatzak. Oraingo honetan, Astigarragako Aiztondo Abesbatza izan zuen lagun eta bien artean eliz musika doinuekin, Milagrosa aretoa bete zuten. Guztira, 13 abesti abestu zituzten: Kantuzek 7 eta Aiztondok 6. Guztiak Igor Arroyok zuzendu zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!