Martxa Martutenera gaur, preso eta iheslarien eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 26a, 01:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, Gabonetan ekimen ezberdinak izango dira Hernanin, preso eta iheslarien eskubideen alde. Gaur, esaterako, Martuteneko espetxera martxa egingo da. Astigarragako poligonotik (Biurrarena) abiatuko dira goizeko 11:00etan. Beste zutabe bat Donostiatik abiatuko da, eta epetxean ekitalditxo bat egingo da. Preso eta iheslarien eskubideen alde, Gabonetan ere mobilizazioetan parte hartzeko dei egin diete hernaniarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!