Eliz musika gaur, Kantuz eta Aiztondo abesbatzen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 26a, 01:00

Eliz musika entzuteko aukera izango da gaur Hernanin, Kantuz Abesbatzak eta Astigarragako Aiztondo Abesbatzak kontzertua emango baitute. Arratsaldeko 19:00etan izango da Milagrosan. De­nera 13 abesti abestuko dituzte Igor Arroyok zuzenduta. Kantuzek 7 kantatuko ditu: Heleluyam, Signore delle cime, Eli, Eli, El cant des ocells, Si el mon es ple de gebre, O vos omnes eta Altxa Pello artzaia. Aiztondok, berriz: Weep, o mine eyes, Cantate Domino, Gabaren erdian, White Christmas, Festejos de Navidad eta Suite comercial navideña.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!