eguraldi hotzarekin, ongi-etorri beroa egin zioten Olentzerori, Hernaniko umeek, atzo. Opariz gainezka iritsi zen Olentzero, Kottonio astoa lagun zuela, eta poz-pozik sartu zen Hernaniko Plazan, gozo hartuko zutela bazekielako. Bai hartu ere! Plaza bete ume eta guraso zituen zain, aurten zer opari ekarriko jakinminez. Karrozan eman zioten Kaxkoari buelta, gaztaina eta karamelo banatzen. Buelta emanda, Udaletxera sartu eta banaka-banaka elkartu ziren ume guztiak Olentzerorekin, eta han egin zuten opari-tratua. Eurek jakingo dute zertan geratu ziren!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!