Gabonetan, ordutegi aldaketa

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 24a, 01:00

Garayar autobusetan ordutegi aldaketa izango da Gabonetan. Gaur eta Urte Zahar egunean, azkeneko G1 autobusa 20:00etan aterako da Hernanitik eta 20:30etan Donostiatik; G2 19:45etan Andoaindik eta 20:30etan Donostiatik; G3 20:00etan Andoaindik eta 20:30etan Ciudad Sanitariatik; E 20:30etan Astigarragatik eta 20:15 Usurbiletik. Bihar eta Urte Berri egunean lehenengo autobusak honakoak izango dira: G1 09:45etan Hernanitik eta 10:15etan Donostiatik; eta G2 09:45etan Andoaindik eta 10:00etan Donostiatik. Bihar eta Urte Berri egunean ez da gaueko zerbitzurik izango.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!