Gabonak direla eta, atez ateko zabor bilketan aldaketak izango dira. Batetik, bihar eta urtarrilaren 6an Udalak kartoia eta ontzi arinak biltzeko puntu berde bat jarriko du herritar guztientzat Urbieta kalean (frontoiaren aurrean), goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
Bestetik, Kaxkoko eta inguruko atez ateko bilketan aldaketak izango dira. Aldaketek kale hauetan bizi diren herritarrengan izango dute eragina: Atzieta, Gudarien plaza, Ezkiaga, Iturriaga, Izpizua, Kardaberaz, Nafar kalea, Biteri, kale Nagusia, Plaza berri, Urbieta kalea (Elkano eta Atzieta kaleen artean) eta Zapa. Bihar ez da errefusa bilduko, eta horren ordez gaur bilduko da, 14:00etatik 17:00etara. Gaur eta 31n hondakin organikoen bilketa aurreratu egingo da, 22:00etan hasiko baita.
Eremu bereko dendariek eta tabernariek ere aldaketak izango dituzte. Gaur eta 31n, 14:00etatik 17:00ak arte jasoko da errefusa. Horrez gain, urtarrilaren 1ean gauez atera ahal izango dute errefusa, gainerako herritarrekin batera. Gaur eta 31n hondakin organikoen bilketa aurreratu egingo da, 22:00etatik aurrera izango da. Bestetik, gabon egun horietan jendea kalean ibiltzen denez, bilketa bukatu bezain pronto, dendariek eta tabernariek edukiontziak lokal barrura sartu beharko dituzte, komertzioa itxita egon arren. Dendari eta tabernariek ere erabili ahal izango dute puntu berdea papera, kartoia eta ontzi arinak pilatuz gero, aurrez aipatutako ordutegi berean.