Urtebete pasa da dagoeneko eta Olentzero gaur iritsiko da Hernanira txintxo portatu direnei opariak ekartzera eta gainerakoei ikatza. Baina lanean hasteko, egun osoa du aurretik eta herriko auzo eta txokoak girotzen ibiliko da herritarrekin batera, Gabon kanten doinura. Horrez gain, truke azoka izango da, 11:30etan, Karkaban, Gazte Asanbladak antolatuta.
Egun osoan izango da aukera Olentzerorekin ibiltzeko: goizeko 11:00etan Inmakulada ikastetxekoak aterako dira errondan; 14:00etan Ereñotzun; 15:00etan, Plazatik abiatuko dira Bertso Eskolako kideak baserri eta sagardotegietara; 18:00etatik aurrera, Kaxkoa girotzen ibiliko dira Ttarla dantza taldekoak, Plazatik abiatuta. Kale buelta egin ondoren, umeei opariak banatuko dizkie Olentzerok. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, preso eta iheslarien eskubideak gogoan izango ditu eta horiek aldarrikatuz, Olentzerorekin ibiliko dira kaleetan barrena, Hator, hator etxera lemapean. 20:00etan abiatuko dira Plazatik. Horrez gain, elkartasun mariskadako errifak izango dira salgai egun osoan.
Ereñotzun, Askatsu,
Algorri eta Izenederretik
ez dira pasako
Ereñotzun, iaz bezala, gaurkoan ere ez dira pasako Askatsu, Algorri eta Izeneder baserrietatik, denbora falta dela eta. Baina eskerrak eman nahi dizkiete bertakoei, urtero eman duten laguntzagatik. Horrez gain, jakinarazi dute Ereñotzun beherakoan kantatuko dutela.
Abesbatzen emanaldia eta Musika Bandarekin erronda
Abesbatzen emanaldiak eta Musika Bandarekin erronda ere izango dira. Parrokiko Abesbatzak Gabon kantak abestuko ditu Agustindarren elizan, 17:00etan, eta Kantuz Abesbatzak kale buelta egingo du 18:30etan aterata Milagrosatik. Eta 20:00etan, Gabon Gaueko erronda aterako da Plazatik, Musika Bandarekin.
GABONETAKO EGITARAUA:
- Inmakulada:
Gaur, erronda 11:00etan. Ondoren, jaiotza eta luntxa.
- Gazte Asanblada:
Gaur, truke azoka 11:30etan, Karkaban.
31n, Mus Txapelketa Gaztetxean, 16:30etan, eta errifen zozketa.
- Ereñotzu:
Gaur, erronda 14:00etan Plazan.
- Bertso Eskola - Bertsolata:
Gaur, Olentzeroa 15:00etan.
28an, ‘Ornitorrinkus’-en aurkezpena 19:00etan Milagrosan.
30ean, Bertso Eskolako web gunea, DVDa eta materialaren aurkezpena 19:00etan Biterin.
31n Erronda Plazatik 18:00etan.
Urtarrilak 6, bertso jaialdia 19:00etan.
- Amnistiaren Aldeko Mugimendua:
Gaur, Olentzero 20:00etan Plazatik. Egun osoan, elkartasun mariskada.
26an, Martutenera martxa, 11:00etan Astigarragako poligonotik (Biurrarena).
31n, urteko azken kontzentrazioa, 20:00etan Plazan.
Urtarrilak 8, manifestazio nazionala Bilbon 17:30etan. Autobus zerrendak Goiz Argi, Rioja, Oinddi eta Garinen.
- Parrokiko Abesbatza:
Gaur, Gabon kantak 17:00etan Agustindarren elizan.
- Ttarla dantza taldea:
Gaur, Olentzeroa 18:00etan Plazan.
- Kantuz Abesbatza:
Gaur, Gabon Gaueko kale buelta, 18:30etan, Milagrosan.
26an, Eliz musika kontzertua, 19:00etan, Milagrosan.
- Musika Banda:
Gaur, Gabon Gaueko erronda, 20:00etan Plazan.
- Ohitura Zaharrak Abesbatza:
31n, Urte Zaharreko erronda, 17:30etan.
- Haurrentzako ekintzak:
29an, Ametsen basoa. Kulturarteko jolasak, 11:00-13:00, Atsegindegin.
30ean, mahai jolasak, 17:00-19:00 Biterin.
Urtarrilak 2-3, zinea 17:00etan, Biterin. Sarrera: 2,50 euro.
Urtarrilak 4, ipuin kontaketak 11:00etan eta 11:30etan Liburutegian. Eta txotxongiloak, 17:00etan Biterin.
Urtarrilak 5, Errege kabalgata, 18:00etan, Urbieta kaletik.