Goiz Eguzki jubilatu etxean, Santo Tomas eguna ospatzeaz gain, Udazkeneko Txapelketako sarian banatu zituzten asteartean. Honakoak izan ziren irabazleak: Kartetan: musean, Francisco Hernandez eta Francisco Navas; tutean, Alfonso Lopez eta Jose Villamarin; eskoban, Maria Lunaro eta Javier Garmendia; eta Punttoan, Patxi Apezetxea eta Clementino Baro. Kaleko jokoetan, emakumeetan: tokan, Mª Carmen Arraras; igelan, Eufemia Gonzalez; botean, Mª Carmen Arraras; dardotan, Mª Luisa Cartujo; gizonezkoetan: tokan, igelan eta botean Jose Lopez; dardotan, Jose M. Iglesias. Eta billarrean: Francisco Garcia. Sariak banatu ondoren, txistor-jate ederra egin zuten bazkideek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!