Angel Olaran misiolari hernaniarrak Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du gaur. Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina emango dio gaur Angel Olaran misiolari hernaniarrari, azken urteetan Etiopian egindako lanagatik. Bertan izango dira Marian Beitialarrangoitia alkatea eta Usoa Urrutiabengoa zinegotzia. Ekitaldia zuzenean eskainiko da internetez, www.gipuzkoakultura.net helbidean. Angel Olaran, egunotan Hernanin da eta astelehenean hitzaldia eman zuen Kontrakantxa Gaztetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!