Karobi elkarteak 10 urte bete ditu

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 22a, 01:00

Orain dela 11 urte, lagun talde bat elkartu zen Latsunbeberri eta Marieluts auzoetan elkarte bat sortzeko asmoz. Idea auzotarren artean zabaldu zuten eta elkartea sortzea erabaki zuten. Ordutik 10 urte pasa dira eta urte guzti hauetan antolatu dituzte besteak beste, auzoko festak Iturritxo auzo elkartearekin, Garagardo Festa eta barrikotea; izan ere, elkarteak beti izan du helburu, bizia eta aktiboa izatea. Hasieratik, 80 bikote dira bazkide.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!