Txistor-jatea gaur, Goiz Eguzkin eta Inmakuladan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 21a, 01:00

Gaur, Santo Tomas Eguna iza­ki, txistor-jatea antolatu dute Goiz Eguzki jubilatu etxean eta Inmakulada ikastetxean. Goiz Eguzkin, aurretik, Udazkeneko Joko eta Txapel­ketetako sari banaketa egingo dute. Goizeko 11:00etan izango da eta ondoren bazkideek txistorra jateko aukera izango dute. Inmakuladan, txistorraz gain, azoka txiki bat ere izango da, 10:30etatik aurrera. Herritar guztiak daude gonbidatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!