Joan den igandean, batel estropada izan zen Donostian, Urumea ibaian eta bertan, kadete mailan, Hernani A taldea izan zen irabazlea Getaria eta Sanpedroren aurretik. Hernani Bk ere lan bikaina egin zuen eta laugarren postuan geratu zen. Gainerakoak: seniorrak 3garren, neskak 6garren eta infantilak 11garren. Liga urtarrilaren 22an hasiko da eta geratzen den azken hilabete honetan prestatzen jarraituko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!