Eva Esnaolak Espainiako errekorra hautsi du: 214km 24 ordutan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 21a, 01:00

Joan den asteburuan, 24 orduko lasterketa izan zen Bartze­lonan eta bertan, Eva Esnaola hernaniarrak Espai­nia­ko errekorra hautsi du, 214,666 kilometro eginda. Aurre­ko errekorra Pilar Zo­rrillak zuen, 211km-rekin. Sailkapen orokorrean hirugarren postua lortu zuen Esnao­lak. Xabier Salillas hernaniarra ere bertan izan zen eta 11:25:36 denboran proba utzi zuen 75,712 km eginda
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!