Irazustabarrena, Semper eta Perez hernaniarrak, Gipuzkoako txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 21a, 01:00

Irazustabarrena eta Semperrek 30-20 irabazi zieten Goikoetxea eta Huiziri, jubeniletan; eta Bañales eta Perezek 30-17 Lendinez eta Gutierrezi, senior bigarren mailan.

Larunbat honetan Ema­ku­mea Pilotariko Gipuzkoa­ko finalak jokatu dira Tolo­sako Beotibar pelotalekuan eta bertan, 6 hernaniar izan dira protagonista. Horietatik, Amaia Irazustabarrenak, Mai­­­der Sem­­perrek eta Ene­ritz Pere­zek jantzi zituzten txapelak. Jubeniletan, bi bikote hernaniar lehiatu ziren: Amaia Ira­zustabarrena-Maider Sem­per­/­­Miren Goikoetxea-Mai­der Huizi eta aurrenekoek irabazi zuten 30-20. Lau pelotariak on­do aritu ziren eta agerian utzi dute modalitate ho­ne­tan Her­nanik duen harrobiaren maila. Senior bigarren mailan, bi atzelari hernaniar izan ziren aurrez aurre: Eneritz Perez eta Eli Gutierrez. Perezek Baña­lesekin jokatu zuen eta 30-17 irabazi zieten Lendinez eta Gutierrezi. Txapeldunak ha­sie­­ratik nagusitu ziren. Bi finaletan Irazustabarrena eta Perez izan ziren gehien na­barmendu ziren pelotariak.

Ander Lopez eta Mikel Zurutuza txapelketako azken fasean, trinketean Gipuzkoako Trinkete Txa­pel­ketan, txapelketako azken fasea joka­tzeko sailkatu dira, Ander Lopez jubeniletan, eta Mikel Zurutuza senior bigarren mailan. Lopezek 35-20 irabazi zion Urnietari eta Zurutuzak 40-13 Gazte­lekuri. Hodei Noble berriz, txapelketatik kanpo geratu da, partidu baten faltan, 12-30 galdu ondoren, Intzaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!