Kontrakantxa Gaztetxeak aurten bete ditu lau urte, eta ospakizun astea izan zuten aurrekoa. Larunbata zen festa egun haundia. Eguerdian hasi zuten maratoia, brindisa eta trikibertsopoteoarekin. 14:00etan bazkaria eta monologoa izan zituzten, eta 21:30etan karaokea eta kontzertuak. Gazte asko bildu zen atzoko ekitaldietan, eta baita aste guztian egin dituztenetan ere.
Angel Olaran, gaur
Angel Olaran misiolariak hitzaldia emango du gaur, 19:30etan, Kontrakantxan.