‘Gipuzkoaren jatorria’ bideoa ikusgai gaur, Biteri kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 20a, 01:00

«Gipuzkoa 1376an jaio zen. Ordura arte hiru eremu ziren orain Gipuzkoa den honetan, eta Nafarroako erresumaren barruan zeuden: Aitzorrotz, Ipuzkoa, eta Hernani».

13 udalerri, eta Gipuz­koako Foru Aldundiaren la­gun­tzarekin, Nabarraldek DVD berria atera du, Gi­puz­koako historia kontatzen due­na. Gaur, Biterin botako dute bideoa, 19:30etan, eta ondoren aurkezpen-hitzaldi mo­du­ko bat izango da, Beñi Agirrek eta Angel Rekaldek emana.

«Beste bertsio bat»
Bideoak beste ikuspuntu batetik kontatzen du Gipuz­koa­ko historia. Orain arte esan izan da, Gipuzkoa, Biz­kaia eta Araba bere borondatez sartu zirela Castillan. Na­barraldek dio,  1200 urtean kon­kista ar­ma­tua izan zela, eta nahiko froga badela hori esateko.  
Aditu askok hartu dute parte bideoan: Jose Luis Orella, Iñaki Sagredo, Idoia Arrieta... 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!