303 aparkaleku, Lizeaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 19a, 01:00

Lizeaga auzoa berritzeko proposamena egin du Uda­lak, eta egingo lirateekin obren planoekin erakusketa jarri du. Erakusketa Larra­mendi 11 zen­bakiko Udal erai­kinean da­go ikusgai (AEK eta Kro­nikako bulegoak dauden eraikinean) urtarrilaren 5a arte; goizez 09:00etatik 13:00etara, eta arra­tsaldez 15:30etatik 20:00etara.

Erakusketaren helburua da herritarrek ikusi, eta beraien proposamenak, iradokizunak, galderak eta abar egitea. Horretarako, iradokizun-ontzia jarri dute erakusketaren azpian. Udal Go­ber­nuak adierazi duenez, proposamen guztiak ongi-etorriak izango dira, eta beraz, dei egin diete herritarrei ikustera hurbildu eta parte hartzeko.

Kotxe aparkaleku berriak, umeentzako parkea,
errepide norabide aldaketa...

Udalak egindako aldaketak ez dute zerikusirik Arau Subsi­dia­rio­etan Lizeaga auzoan au­rrei­kusten diren obrekin. Orain­­­go Lizeagan egingo lirateke obrak, eta aldaketa nagusiak ondorengoak dira:

Aurreikusten denez, gaur egun dauden umeentzako hiru parketatik bi desagertu egingo lirateke: batetik Arantzazu Pla­zakoa, eta bestetik, Lizeaga kale amaieran, kotxe parkinaren ondoan dagoena. Bi ume parke horiek kenduta, Udalak alboan dauden kotxe parkinak haunditu egingo ditu.
Hala ere, auzoko umeak ez lirateke parkerik gabe geratuko. Umeentzako jolas gune nagusia Victor Hugo eta Lizeaga kale bitartean dagoen parkea izango litzateke; gaur egungoa berritu eta egokitzea aurreikusten dute.

Beste aldaketa bat da, Larramendi kaleko norabide aldeketa. Hau da, Eliza paretik Larramendi kalean sartu, eta Lizeaga kaleraino joan ahal izango da. Horrez gain, Victor Hugo kalean espaloia estutu eta bi aldeetan baterian aparkatzeko aukera izango da. Modu honetara, Lizeaga auzoan 303 aparkaleku izango dira.

Bide gorri berria ere aurreikusten da. Axalan hasiko da eta gaur egungo oinezko bidetik (Gay-Mur atzetik), hilerriraino joango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!