galduz gero, lidertza galduko zuen; irabaziz gero mantendu. Azkenean, Hernanik enpatatu egin zuen atzo 1-1, eta aurren-bigarrenak hor geratu dira, Pasaia taldearen emaitzaren zain.
0-1 galtzen hasita
Enpatea bigarren zatiko 12garren minutuan iritsi zen. Anaitasuna zijoan aurretik, eta Eneko Iñurrategik sartu zuen enpateko gola. Partidu oso ona izan zen atzokoa, kalitate haundikoa, eta oso serioa. Seguritatearekin jokatu zuen Hernanik eta zaleak oso gustora ziren partidu bukaeran. Hurrengo partidua ostiralean jokatuko du Real Unionen kontra, Irunen.