urtea bukatzeko azken partidua irabazi beharra dauka Hernanik, Ohorezko B mailan. Hernaniarrak ez dute ondo hasi denboraldia, baina badirudi hobeto jokatzen ari direla azken partiduetan.
Igoera play offa aurrenak eta bigarrenak jokatzen dute, eta Hernani 8 puntura dago, 5garren postuan. Gaur BUC Bartzelona taldea izango du aurrean, iaz oso goian ibili zen taldea, aurten pattalago dabilena. Joaneko partiduan enpatatu egin zuten; gaur enpateak ez du balio.
Aurrean du indarra BUC Bartzelonak; Hernanik bere jokua egiten asmatu behar du.
Bi baja nagusi,
gaurko patidurako
23 jokalari konbokatu ditu Hernanik gaurko partidurako, eta bi baja nabarmen izango ditu: Joe Goiti eta Ramuntxo Labat. Herritarren animoak estimatuko dituzte Landaren, gaur, 12:00etatik aurrera.