TXISTUA eta gitarra batera, auzolanean, entzun ahal izango dira gaur, 13:00etatik aurrera, Milagrosan. Urtero ohi bezala, Hernaniko txistulariek 8 kanta joko dituzte, eguberri hasiera honetan; aurten laguntzaile eta guzti, gitarra jolea izango baitute. Patxi Apezetxeak zuzenduko du kontzertua.
Kontzertuak lau egunetan
Gabon garaia kontzertu garaia izaten da eta aurten ere badira kontzertuak, eginak eta egiteko. Atzo, Musika Bandak eta Ozenki abesbatzak ia bi orduz adi-adi eduki zuten Milagrosa bete jende. 13 kanta kantatu zituzten.
Bihar, Kantuz abesbatzak eta Astigarragako abesbatzak kontzertu sakroa emango dute, 20:00etan, San Joan Bataiatzailea elizan.
EGITARAUA
Juana Bixenta Olabe.
Armonia: J.I.Ansorena
Agustin, Shanti eta Juan Joxe.
I. Ansorena
Alpeetako oroimena.
J. Labitsky
Gabon abestiak.
Arm. I. Ansorena
Erregeak datoz.
Herrikoia
Ai, hau gabaren.
Arm. J. Hdez. Arsuaga
Aingeruetazko soinuak. L.Ondarra
White Christmas.
Irvine Berlin
Zuzendaria: Patxi Apezetxea