Zeberio IIak ez zuen arriskatu; Etxeberria IIIak dena eraman zuen. Urrizak bizi ibili zuen pelota; Ionek behartuta jokatu zuen. Misterio gehiago ez zuen izan atzoko final haundiak, erremonteko Binakako Txapelketa Nagusiak, Azysa Torneoak.
Urriza eta Etxeberria IIIa dira txapeldun berriak, txapelketan jokatutako 5 partiduak irabazita. Atzo 40-31 nagusitu ziren naparrak, giputzen kontra. Etxeberriak 37 urte ditu, eta lehenengo txapela lortu zuen atzo; pozez gainezka zen. Urrizak 27 urte ditu; eta 4 urte profesionaletan, lau final, eta lau txapel. Izar berri bat jaio da Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!