Ezker Abertzalearentzat legalizazioa eskatu zuten atzo ehundaka hernaniarrek, Plaza Berritik abiatu eta Hernaniko kaleetan barrena. Plaza Berritik Zinkoeneara, eta handik Kale Nagusian gora, Gudarien plazan bukatu zuten giza katea. Festa giroan, «orain! legalizazio» eskatuz, ziztu batean egin zuten ibilbidea, eta bueltaka-bueltaka... osatu zuten borobila, giza-espirala, Plazan, pankartak goian zituztela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!