Hernani, 85 orrialdetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 18a, 01:00

areto Nagusia leporaino zela, 2010eko Urtekaria aurkeztu zuten atzo arratsaldean. Hernaniri buruzko 18 artikulu dakarzki urtekariak, eta 85 orrialde ditu. Hernaniko historia, natura, artea, gaurkotasuna... biltzen ditu liburuak. Egino etxeari buruz hitz egin du Luix Errazkinek, Galarreta Jai-Alairi buruz Urko Apaolazak, Sorbeltz txoriei buruz Iñaki Sanz-Azkuek... Pertsonei egindako erreportajeak ere badira, Pilar Azurmendiri egin diona Jon Odriozolak, adibidez. Atzo banatu egin zituzten urtekariak. Eskuratu nahi duenak, Hernaniko liburudendetan dauka, 8 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!