Zeberioren klasea edo Urrizaren ratxa?

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 18a, 01:00

Azysa Binakako Txapelketa Nagusiko fi­nal haundia jokatuko da gaur Galarretan, Zeberio eta Ion gipuzkoarren eta Urriza eta Etxeberria III nafarren artean: Zeberiok zazpigarren txapela du helburu; Urrizak laugarren finala jokatuko du jarraian, eta ¡rabaziz gero hiru­garren txapela jantziko du; Ion eta Etxeberria IIIak bigarren finala dute gaur, baina oraingoz ez dute txapelik jantzi; aurrenekoa eskuratzeko lehian ariko dira gaur.

Erremonteak egun haun­dia du gaurkoa. Azysa Binakako Txapelketako fi­nal haundia jokatuko da gaur Galarretan. Gipuz­koako bi­kotea eta Nafarroa­koa izango dira aurrez aurre, Zeberio IIa eta Ion, eta Urriza eta Etxeberria IIIa hain zuzen. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da, eta frontoira joaterik ez dutenek, EITBn zuzen-zuzenean ikusteko aukera izango dute.

Esperientzia haundiko bi erremontista
Bi bikoteek dute gauza bera komunean: esperien­tzia haun­diko erremonista bat. Gipuzkoarren bikotean, Ze­berio IIak binakako txapelketako sei final jokatuko ditu, eta seietan jantzi du txapela; gaurkoan, helburu berarekin jokatuko du finala. Nafarren kasuan berriz, bolada ezin hobea darama Urrizak. Orain lau urte jokatu zuen binakako txapelketako aurreneko finala, eta ordutik jokatu diren lauetan izan da. Batean huts egin eta hiru txapela eskuratu ditu, gaurkoan, bolada onari jarraipena emateko asmotan izango da Galarretan. Best bi erremonistek final bana jokatu dute, eta azpitxapeldun titulua dute palmaresean. Biek adierazi dutenez, hainbeste desiratutako txapela gaur eskuratzea espero dute.

Partidua oso berdindua izatea espero da
Adituen arabera, maila oso paretsukoak dira bi bikoteak, eta ez dago protagonistarik. Txapelketako final laurdenetan, Urriza eta Etxeberria IIIak irabazi zuten partidu bera, 40-38, partiduari buelta eman ostean. Gaurkoan ordea, zailago izango dute. Urriza eta Etxeberria IIIak Zeberio saihestea izango dute helburu, eta partiduaren pisua Ioni ematea. Zeberio eta Ion berriz, Etxeberria IIIa eta Urrutia partidutik ateratzen saiatuko dira, hau da, urduri jartzen. 

ORAIN ARTEKO TXAPELDUNAK 

1943 Azpiroz – Iturain
1957 Irigoyen - Salsamendi III
1964 P. Lecumberri - Ugarte
1972 Ibero – Erro
1973 Raúl – Arizcuren
1974 Iriarte I – Ayerbe
1977 Pablo - A. Lecumberri
1978 Intxauspe – Ayerbe
1979 Iriarte I – Urteaga
1980 Iriarte I - Zestau I
1981 Aseginolaza I - Urteaga
1982 Raúl – Urteaga
1983 Ibero - Zestau I
1984 Gorriz – Mujika
1985 Matxin II - Urteaga
1986 Elizalde - Agerre
1987 Elizalde - Agerre
1988 Noain – Agerre
1989 Prat - Mujika II
1990 Elizalde – Aizpuru
1991 Intxaurburu - Agerre
1992 Elizalde - Eizagirre
1993 Arregi - Aizpuru
1994 Ezkurra - Eizagirre
1995 M. Lecumberri - Eizagirre
1996 Elizalde - Etxabe
1997 Altuna II - Etxabe
1998 Zeberio II - Aizpuru
1999 Ezkurra – Imaz
2000 Altuna II - Txikuri
2001 Zeberio II - Iriarte
2002 Altuna I – Eizagirre
2003 Zeberio II – Auzmendi
2004 Zeberio II – Urrutia
2005 Zeberio II - Auzmendi
2006 Ezkurra - San Miguel
2007 Urriza – Lizaso
2008 Urriza – San Miguel
2009 Zeberio II-Badiola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!