ezker Abertzalea legalizatzeko eskaera egingo dute gaur Hernaniko kaleetan, Hernaniko Ezker Abertzaleak deituta. Euskal Herriko hainbat herritan egingo dute ekitaldi berbera, eta dei egin zaie herritarrei azaltzeko eta parte hartzeko. Asmoa da, giza kate erraldoia osatzea, ahalik eta luzeena. «Herritarrek eskubidea daukatelako, beraiek nahi duten aukera politikoa egiteko». Giza katea, gaur, 13:00etan, Plaza Berritik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!