Atsegindegi, euskeraren topaleku

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 18a, 01:00

asko dira denbora faltagatik, ordutegi arazoengatik edota bestelako arrazoiengatik euskera ikasteari utzi diotenak. Eta horri erremedioa jartzeko asmotan, AEKko ikas­le talde batek AEGI (Atse­gindegiko Eus­­­­kera Gu­ne Iraunkorra) proiek­tua jarri du martxan. Aur­kezpena abenduaren 27an egingo dute, 16:00etan, Atse­gin­­degin. Proiektu honi esker, euskera praktikatu nahi duten herritarrek egunero izango dute au­kera Atse­gin­degin. Arra­­tsaldeko 16:00etatik 20:00­etara norbait egongo da bertan, hurbiltzen direnekin euskera praktikatzeko. Ideia AEKko ikasle talde ba­tena izan bada ere, Udal Eus­kaltegiarekin, eta Hernani­ko beste hainbat talderekin ere hitz egin dute, eta hauek ere azaldu dute bere aportazioa egiteko konpromisoa.

Honera etorri gera
ekimen bat aurkeztera
lotsa gabe esateko
euskara ikasle garela
Bururatu zaigu gauza bat
orain goaz azaltzera
gune euskaldun iraunkor
bat goaz irekitzera.
Zuen laguntza behar dugu
hobetzeko gure hizkera
mintza praktika eginda
ikas dezagun batera
zahar gazte ta nerabe
alda dezagun jarrera
hori da gure asmoa
zabaldu ta indartu euskera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!