Erakustaldia eta Gipuzkoako Txapelketa gaur eta bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 18a, 01:00

Judo ekitaldi ezberdinak izango dira asteburu honetan Hernanin. Gaur, judo elkarteko txikien (6-10 urte) erakustaldia izango da, 16:00etatik aurrera. Bihar berriz, Gipuzkoako Txapelketa. Infantilak eta taldeka lehiatuko dira 09:30etatik aurrera. Goizeko 11:00etatik aurrera, berriz, alebinen lehenengo Eskola Kirola jardunaldia izango da. Bertan, Hernaniko 20 haurrek hartuko dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!