Emakumezkoen Ligan, Hernanik partidu erraza du gaur eta irabazita, lider jarriko da

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 18a, 01:00

Emakumezkoen Ligako taldeak azkenaren aurka jokatuko du gaur, 17:15etan, Michelinen. Partidu erraza espero da Ostadar azkena baitoa sailkapenean eta jokatutako 11 partiduetatik 10 galdu ditu eta bat berdindu. Hernani bigarren postuan dago 23 punturekin eta Zarautz dauka aurretik 25 punturekin. Hernanik irabazten badu, lider­tza kenduko dio Zarautzi, asteburu honetan ez baitu partidurik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!