Gaur Emakume Pilotariko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Tolosan, eta bertan protagonista izango dira sei paletari hernaniar; modalitate honek herrian bizi duen garai onaren seinale. Jubenil mailako eta senior bigarren mailako finalak izango dira, 16:00etan Beotibar pelotalekuan.
Jubeniletan,
partidu parekatua
Jubeniletan bi bikote hernaniar izango dira aurrez aurre: Amaia Irazustabarrena-Maider Semper eta Miren Goikoetxea-Maider Huizi. Oso partidu parekatua espero da. Maila horretako aurrelaririk onenak neurtuko dira eta estilo ezberdineko bi atzelari. Kolpe haundiagokoa da Semper, baina seguruagoa Huizi.
Seniorretan, bi atzelari
hernaniar aurrez aurre
Senior bigarren mailako finalean bi atzelari hernaniar izango dira aurrez aurre. Eli Gutierrez Lendinezekin arituko da eta aurkari izango ditu Eneritz Perez eta Bañales. Kasu honetan ere, norgehiagoka parekatua espero da eta partiduaren norabidea atzelariengan egongo dela aurreikusten da. Perez ziurrenik peloteoan nagusituko da, baina Gutierrez bere teknikarik onenaz baliatuko da aurre egiteko.
Gipuzkoako eta Hernaniko Txapelketako lau partidu Hernanin, gaur Hernanin bertan ere izango da pelotaz gozatzeko aukera gaur. Gipuzkoako eta Hernaniko Txapelketako partiduak jokatuko dira, 14:15etatik aurrera. Gipuzkoakoak: alebinetan eskuz banaka, Manex Noble-Intza; infantiletan eskuz banaka, Suharri Rodriguez-Zestoa eta Oiarpe-Iker Loiarte; jubeniletan paletan, Gorrotxategi-Contreras/Intxurre. Hernaniko 4 eta erdiko txapelketan: seniorretan eskuz banaka, Xabi Errasti-Markel Lizeaga.
Trinketean 7 partidu
kanpoan, gaur eta bihar
Gipuzkoako Txapelketan, trinketean, 7 partidu jokatuko dira asteburuan: kadeteetan, Hodei Noble-Intza eta Egoitz Altuna-Urnieta gaur Lasarten, 09:15etan; jubeniletan, Jon Etxegoien-Urnieta eta Ander Lopez-Oiarpe bihar Iruran, 09:15etan; seniorretan, Eñaut Esnaola-Usurbil gaur Iruran, 15:00etan, eta Mikel Zurutuza-Gazteleku eta Aritz Otaegi-Loiolatarra gaur Artelekun, 13:15etan. yy