«Lapatxeko gaitasuna kolokan ikusten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 18a, 01:00

Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko Udal ordezkari eta teknikariek organikoaren kalitatea eskasa dela gezurtatu zuten atzo eta Lapatxen hutsuneen berri eman zuten.

«Hondakin or­ganikoa Lapa­txe­ko plantan kon­postatzeko gaitasuna ko­lo­­kan ikusten du­gu, proze­su­an ematen diren arazoak na­ba­riak dira eta konposta plan­tak egun jaso­tzen duen orga­ni­ko kantitatea tratatzeko gai­ta­su­nik ez du», azaldu zuen atzo Jon Korta­jarena Garbitaniako in­gu­ru­men teknikariak. «Ha­rre­ra gu­ne­an bildutako organi­koa ta­patu gabe egoten da egural­diaren eraginpean, nahas­tu egiten dute atez ate eta 5. kontenedoretik bilduta­koa, fermentazioari dagokio­ne­an, behar adinako tenpera­tura lortzeko arazoak daude eta jarduerari dagokionean La­pa­­txek 208 T tratatu ditzake hila­betean eta irailean bertan 440 T sartu ziren», izan ziren eman­dako datu batzuk. Datu horiek prentsaurrean eman zituzten atzo Usur­bil, Oiar­tzun eta Her­na­niko Udal ordezkari eta ingu­ru­men tek­ni­­­ka­riek, organikoa­ren ingu­ru­­ko analisia azal­tzearekin ba­te­ra. Eta Gi­puzkoa­ko Hon­da­ki­nen Ku­dea­keta enti­ta­teak esan­dakoa gezurta­tu zuten, hau da, Atez Atekoa egi­ten du­ten hiru herrietan bildu­tako hondakin organi­koa ka­litate es­kasekoa dela. «28 kontrol egin ditugu eta ka­litate bikai­neko organi­koa da. Gai­ne­ra, etxe­­ko lanak egin ditugu eta zalantzan egon zitekeena be­rei­­zi dugu Lapa­txera era­man gabe». Eta sala­tu zuten ka­litate balorake­tak hiru he­rrie­tako ordezkari teknikorik gabe egin direla, eta bertara joan eta ger­tutik gaia ezagutzeko es­kae­ra egin de­ne­an ez zaiela erantzun.

«Herritarren lana zapuztu nahi dute»
Marian Beitialarran­goitia Her­naniko alkateak azal­du zuen lan on bati zigor politikoa eta ekono­mikoa jarri nahi diotela «Atez Atekoa be­gitan hartu duten erraus­te­zaleek. Or­ganikoaren kalitatea txarra dela esanez, herritarren lana zapuztu nahi dute; guk zo­rion­du egin nahi ditugu». In­te­res politikorik gabeko azter­keta egitea eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!