«Lanean ari gara, Hernanin kandidatura ateratzeko, 2011n»

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 18a, 01:00

Ernesto Merino izango da Donostialdeko zerrendaburua, Diputaziorako, 2011ko hauteskundeetan. Emaitza ona espero dute.

HERNANIN kandidatura ate­­ratzeko lanean ari direla azaldu zuen atzo, Aralar alderdiak, Biterin egin zuen prentsaurrekoan. Prentsau­rre­koan, Ernesto Me­rino aur­keztu zuten, Donos­tialdeko ze­rrendaburu gisa­ra, Gipuz­koa­ko Diputazioko Batzar Na­gusietarako. Aralar al­der­diak emaitza ona espero du 2011ko Udal eta Foru Hau­tes­kundeetan, eta politika ez­kertiarra eta abertzalea egin­go duela adierazi zuen.


«Inkestek, 5 batzarkide»
Xabier Peñagarikano, Er­nes­­­to Merino eta Rebeka Ube­ra izan ziren atzo Bite­rin, eta adie­razi zuten, hautes­kun­dee­tan 5 batzar­kide lortzea posible dela. «Inkestek hala eman dizki­gute; orain 2 ba­tzarkide ditugu eta gehiago lortzea espero dugu». Po­li­tika aber­­tzalea eta ezkertiarra egi­tea du helburu Arala­rrek, atzo adierazi zutenez: «EAJk eta Hamaikabatek politika neo­liberala egin du Dipu­ta­zioak, %37,8 errepi­deetara bi­deratzen da; %31 gizarte po­litakara. Horren aurka egin behar da. Gi­zar­te po­litikak sen­dotu nahi ditugu, eta zer­bi­tzu pu­bli­koen pribati­za­zioei mugak jarri nahi diz­kie­gu. Eragile so­zial eta sin­di­ka­lekin ha­rre­manak sakondu...» Euskarak aurrekontuetan %20ko beherakada izan du bi urtetan, eta hori onar­te­zi­na dela dio Aralarrek, eus­kaltzaleen ikuspuntutik. Aralarrek proposatuta bi aldaketa izan dira azken legegintzaldian, esangura­tsue­nak: Lurraldebus txar­telean %40ko deskontua, eta 10 urtetik beherako umeek dohainik bidaiatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!