‘Gipuzkoaren jatorria’ DVDa aurkeztuko dute

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 17a, 01:00

Nabarraldek antolatuta, Gipuzkoaren jatorria izeneko DVDa aurkeztuko dute astelehenean Biterin, 19:30etan. DVD honetan bertan behera geratzen da orain arte Gipuzkoaren sorrerari buruz esan dena: berezko estatusa izan duela. Gipuzkoa 1376an sortu zela azaltzen da lan honetan, Castillak konkistatu eta gero. Nabarraldeko Beñi Agirrek eta Angel Rekaldek aurkeztuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!