Urtero bezala, Gabonak ospatzeko ekintza ugari prestatu dituzte Inmakulada ikastetxean. Astelehenean hasiko dira ospakizunekin eta horretarako, HH eta LHko jaialdia antolatu dute 15:30etan, Sandiusterrin. Bertan, antzerkia, dantza, musika eta abesbatzaren emanaldia izango dira eta aktuazio berezi moduan, Iosune Marin ikasle ohia joango da Irlaren aurrean abestia abestera. Ondoren, eskolako abesbatzak Parrokiko emanaldian hartuko du parte.
Asteartean, Santo Tomas
Asteartean, abenduaren 21ean, Santo Tomas Eguna ospatuko dute eskolan bertan. 10:30etatik aurrera, txistorra jateko aukera izango dute nahi dutenek. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea. Azoka txiki bat ere izango da.
Gabon erronda eta ‘jaiotza biziduna’ abenduaren 24an
Abenduaren 24an, berriz, Goizeko 11:00etan errondan aterako dira herrian zehar eta ondoren, jaiotza biziduna egingo dute eskolan.