autobus berriak 35 plaza ditu, elbarrituentzat ranpa, akzeso erraza eta umeen aulkiak jartzeko lekua. Horregatik ekarri da autobus berria, hain zuzen, aukera horiek zituena behar zelako. Atzo aurkeztu zieten herritarrei autobus berria, eta nobedadeei buruz ere aritu ziren. Gidariak, Antton eta Imanol, dagoeneko ezagunak dituzte erabiltzaileek.
Bi ibilbide, Etxeberri aldera eta Zikuñagara
Bi ibilbide ditu autobusak, lehen bezala: Etxeberri aldera eta Zikuñagara. Etxeberri, Bestizan, Sagastialde, Marieluts, Anbulategia... goizeko 07:50etan abiatzen da Etxeberrirako lehenengo autobusa, eta hori da Institutura igotzen dena ere (lehenengoa bakarrik). Bigarren ibilbidea Zikuñaga aldera egiten du. Lehenengo autobusa Zikuñagatik abiatzen da 08:30etan.
Etxeberrin bide berria
Etxeberri eta Bestizan auzoak lotzen dituen bide berria erabiltzen du orain autobusak, eta buelta hartzeko egiten zituen bi maniobrak saihestu ditu horrela.