Salillasek 24 orduko proban hartuko du parte eta 200km baino gehiago egitea du helburu

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 18a, 01:00

Xabier Salillas CD Hernaniko atleta Bartzelonan izango da gaur-bihar bitarte, bertan jokatuko den 24 orduko lasterketan. Salillasek helburu du 24 ordu baino gutxiagotan, 200km egitea. Pistak 400 metro ditu, eta salillasek helburua lortzeko, 500 buelta eman beharko dizkio, gehi beste bat. Helburua betetzea zaila izango da hernaniarrarentzat, psikologikoki 24 ordu leku berean egotea korrika ez baita erraza. Aurreko urteko irabazleak 234km egin zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!