Lore bat, bisitari bakoitzari

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 17a, 01:00

portutik Karabelera bidean, lore haztegia eta denda jarri dute, Erribera-Hernani izenekoa. Ikusi nahi duenak, aukera ederra dauka gaur, Lore Festa antolatu baitute: azaltzen den guztiari lore bat emango zaio, lore guztiak bu­katu arte: pazko-loreak, primulak, eta abar... Gure parkeetan ikusten di­ren lore klaseak, gutxi edo gehiago. Produkzio lanean Segi Hi­ru enpresa ari da, gaitz mentala duten per­tsonekin lanean aritzen dena, eta herritarrengana hurbildu nahi dute, ekitaldi honekin. Hala dio, Erramun Beltza, arduradunak: «Funtzio sozial bat egiten ari gara, eta nahi dugu, hernaniarrek jakitea zein garen, eta zertan aritzen garen».

Baldintza duinak denentzat, eta aholkularitza
Gaitz mentala duten pertsonak ari dira lanean Portuko negutegi berrian. Segi Hiru enpresak nahi du, egoera horretan dauden pertsonei lagundu, euren familiei ere bai, eta ordainez, baldintza txukun batzuk eskaini. «Lan egiten dutelako, beste langileek bezalaxe; eta ordaina me­rezi dute». Aholkularitza lana ere egiten du Segi Hiru enpresak. Familiak azaltzen badira, egoera horretan norbait dutenak, bideratzen saiatzen dira Segi Hirutik: aholkuak eman, dudak argitu...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!