Urtekaria prest du aurten ere Hernaniko Udalak, eta gaur aurkeztuko du, arratsaldeko 19:30etan, Udaletxeko Areto Nagusian. Guztira 18 artikulu edo erreportaje ditu urtekariak, denak Hernaniri buruzkoak, edo hernaniarrei buruzkoak: historia, artea, natura, kirola, gaurkotasuna... Salgai izango da liburudendetan, 8 euroan.
Egino etxea,
eta Galarreta
Jai-Alai
Historiari buruzko artikulu asko dakarzki aurtengo urtekariak. Batzuk aipatze aldera: Egino etxeari buruz ari da bat, Galarreta pelotalekuari buruzkoa ere bada, Galarreta Jai-Alai, erremontearen katedrala...
Pilar Azurmendiri
elkarrizketa
Gaurkotasuna ere badu urtekariak. Pilar Azurmendiri elkarrizketa (Gipuzkoako Aldundiko Ondarearen Zuzendaria da, hain zuzen) eta Maialen Lujanbio bertso txapeldun izan zeneko kontuak, zabor bilketari buruzko erreportajea: Zabor bilketa Hernanin azken 100 urtean.
Badira erreportaje gehiago ere: Villa Ave Maria, Motolagunak, Hernaniko Kronikak 10 urte...