Donostiako Irizar Eskolako bi ikaslek eman zuten atzo sukaldaritza ikastaroa, Xalaparta elkartean, 35 bat lagunen aurrean. Xabier Urdangarin eta Pilar Carbonellek pausoka-pausoka azaldu zituzten hiru menu, Gabonetarako zein baino zein hobeak. Bakailao tinbala, piper gorri, berde eta tipularekin; legatza ontto saltsarekin betea;
eta txokolate likidoa... Gabonak noiz iritsi zain izango dira gehienak!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!