hiru musika emanaldi izango dira, igandera bitartean Hernanin. Bihar Doinu Zale musika eskolako ikasleek emango dute kontzertua, Imanol Kamio ereñotzuarrak zuzenduta. 8 urtetik 19 urte bitarteko ikasleek joko dituzte, eskusoinua, pianoa eta trikitixa. Zazpi ikaslek bina kanta joko dituzte; 14 kantako ikuskizuna izango da, beraz. Peru Arregi, Maddi Arregi, Markel Oiartzabal, Ane Carrizo, Irati Jauregi, Iñaki Lizarralde, eta Iker De Las Heras. Zailtasun dezentekoa duten kantak eskainiko dituzte gainera. Esaterako: Bachen Tocatta eta fuga Re minorrean, Albenizen Asturias, edo Beethovenen Pathetique.
Gabonetako Kontzertua, larunbatean,
Musika Bandak eta Ozenkik
Gabonetako kontzertua aurten ere eskainiko dute Musika Bandak eta Ozenki Abesbatzak. Larunbatean izango da, Milagrosan, 19:45etatik aurrera.
Txistu Kontzertua igandean
Eguberriko Txistu Kontzertua igandean emango du Txistulari Bandak, gitarra-jolearen laguntzarekin. Milagrosan izango da, 13:00etik aurrera.