ezker Abertzaleak deituta, legalizazioaren aldeko ekimen haundi bat egingo da Euskal Herriko herri eta auzoetan. Hernanin, giza kate erraldoia egingo dute, larunbatean, 13:00ean, Plaza Berritik abiatuta.
«Proiektu politiko guztiek aukera berdinak»
Ezker Abertzaleak bidalitako prentsa oharrak dioenez, herritarrek eskubidea daukate nahi duten proiektu politikoa aukeratzeko; horregatik animatu nahi dituzte herritarrak, ekimenean parte hartzera, «argi adierazi behar dugu, eta aldarrikatu behar dugu, jendartearen gehiengoak aukera berdintasuna behar duela, proiektu politiko guztientzako».