Lau etorkin, lau historia...

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 16a, 01:00

Bideo bat emango dute lehendabizi eta gero lau etorkinek hitz egingo dute, larunbatean Biterin, Amher­-Sos Arrazakeria taldeak antolatuta. Migranteen Nazioar­te­ko Eguna da etzi, abenduak 18, eta hori dela eta prestatu dute hitzaldia, azken urteetan munduko zenbait herritatik Hernanira etorri direnei errekonozimendu gisara. «Etor­kin horiek bizitzeko aukeratu dute gure herria, eta gure artean daude, beraien bizi-proiektuekin, zailtasunekin eta ilusioekin».

Maitena Salinasen ‘Pangea’
Batetik Pangea bideoa proiek­tatuko dute, ekitaldi ha­sieran, Maitena Salinas zuzendariarena. SOS Arra­za­­ke­riak egin du bideoa, Gipuzkoa Solidarioa ekintzarako.

Lau etorkin: Damian, Fatima, Yamilet, eta Ibrahim
Pelikula ikusi ondoren, lau herritatik etorritako lau per­tsonek hitz egingo dute, eta beraien bizipenak kontatatuko dituzte: Ibrahim (Ma­li), Yamilet (Kolonbia), Fati­ma (Maroko, goien argazkian), eta Damian (Ar­gentina). Zergatik aukeratu zuten Hernani? Nola ibili ziren iritsi berritan? Zein itxaropen zi­tuz­ten? Hizlariek azalduko dute, herrialde berri batera iristean zein zailtasun aurki­tzen dituen pertsona batek: lana, etxea, erroldatzea... Edo baita zailtasun pertsonalak ere: eskubide-gabezia, familia-falta, diskriminazioak... Kontatuko dute, baita ere, zailtasunei aurre egiten eta konpontzen nola ari diren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!