Aitor Gorrotxategi aurreneko hernaniarra, Diario Vasco Torneoko finalean

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 15a, 01:00

Joan den larunbatean, Aitor Gorrotxategi hernaniarrak Yoldi nafarrarekin batera, 22-13 irabazi zuen Diario Vasco Torneoko finalerdia, Garralda eta Zabaletaren aurka. Hori horrela, izen haundiko txapelketa horretan finalera iristea lortu duen aurreneko hernaniarra da. Partidu zaila izan zen, 700 pelotakada baino gehiagokoa eta hernaniarra izan zen gehien nabarmendu zen pelotaria.

Asteburuak emaitza kaxkarrak ere utzi ditu; izan ere, Leonet eta Garcia jubenilek Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa galdu zuten Aurrera Saiazen aurka, 17-22. Nahiz eta galdu, bikote hernaniarrak partidu ona egin zuen eta paretsu ibili ziren 17-19ra arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!