Arrasaten, 2 garaipen eta 22 medaila

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 14a, 01:00

Arrasateko Akordeoi Txapelketak badu sona, gazte mailako txapelketa onenetakoa delako, eta Hernaniko Musika Eskolako ikasleek urtero ekartzen dituzte emaitza onak, handik. Aurten bi garaipen taldeka, 14 urrezko domina, eta 8 zilarrezko lortu dituzte. 10 urtera arte, hastapenetan, urrezko bat: Saioa Patxek; hiru zilarrezko: Estebe Atorrasagasti, Ainhoa Larrañaga eta Maider Otegik. 10 urtera arte, A mailan: urrezkoa, Eneko Sotak. 12 urtera arte, hastapenetan, urrezkoa: Patrick Cornacek; eta bi zilarrezko: Leire Pedro eta Ainhoa Sodupek. B mailan, urrezkoa: Uxue Lopezek; zilarrezkoa, Nagore Torresek. 15 urtera arte, C mailan, bi zilarrezko: Ane Mazizior eta Maddi Pedrok. Ganbara Musikan, garaipena:  Ariane Gaztañaga, Uxue Lopez eta Sara Otaegik. Talde instrumentalean, garaipena: Miren Alonso, Miren Galdeano, Ane Mazizior, Erika Mazizior, Jon Ander Olazabal, Maddi Pedro eta Maria Ruiz. Sara Otaegi bosgarren izan zen, Gipuzkoako Txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!