Kale edo bale! Finalerako txartel bakarra jokoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 14a, 01:00

Faborito Urtasun eta San Miguel aterako dira. Fina­lerdietako azkeneko partidua dute, eta irabazten duenak jokatuko du finala, larunbatean, Urriza eta Etxeberria IIIa­ren kontra.
Zeberio IIa eta Ion dira beste bi kandidatoak. Eurek irabazi zuten finalerdietako lehenengo partidua; justu, oso justu: 40-38. Biga­rren partiduan, Urtasun eta San Mi­guelek oso erraz irabazi zu­ten; 40-26. Errazegi? Joku pun­­tu izugarrian da San Mi­guel; hori hala da. Eta atzo erabat nagusitu zen. Baina Zeberio IIak ez zuen zezakeenik jokatu (bera da txapela gehien dituen pelotaria); hori ere egia da. Gaur, kale edo bale jokatuko dute. Irabaziz gero, finalera; galduz gero, etxera.
Gaurko jaialdia 16:00etan hasiko da, eta lau partidu jo­ka­tuko dituzte. Txapel­ke­ta­koa, bigarrena.

Finala, larunbatean

Galarretak urteko egunik ga­rrantzitsuenetakoak bizi ditu Gabon bezpera hauetan. Bi­nakako Txapelketa Nagusia ari dira jokatzen, Azysa Torneoa, eta larunbatean jo­katuko dute finala, 16:00etatik aurrera. Zain daude Urri­za eta Etxeberria III. Beste biak zein izango diren... auskalo! Gaur behintzat ikuskizuna segurua da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!