Zaharren Egoitzako edifizio berria martxan izan liteke berehala

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 14a, 01:00

Gastu nagusienetakoak bi hauek izango dira, 2011 urtean: Zaharren Egoi­tza­ko edifizio berria martxan jartzea, eta babes sozialeko 12 etxebizi­tzak martxan jar­tzea. Her­na­niko Udal Gober­nuak 2011­ko Aurrekontu pro­po­sa­mena egin zuen atzo, Ogasun Ba­tzordean, eta orain zuzenketak aurkezteko epea dago, urtarrilaren 5era bitarte.
Hernaniko Kronikara bi­da­­litako prentsa oharrean, Go­bernu Taldeak dio, krisia dela eta, gastuak jaitsi egingo direla 2011n, baina jaitsierarik ez dela izango zerbitzu sozialetan; alegia, Ongintzan.

Edifizio berria martxan, eta babestutako 12 etxebizitza
Aurrekontu proposamenean, bi dira Hernaniko Udalak dituen gastu nagusietakoak, Ongintza Sailean: babestutako 12 etxebizatzak eta Zaha­rren Egoitzako edifizio berria martxan jartzea. Edifizio be­rria egin zen, edifizio zaharrean dauden adinekoak egokiago egoteko, eta ez, jende ge­hia­go ekartzeko. Beraz, 111 lagun izango dira Zaharren Egoitzan aurrerantzean ere, orain arte bezala, baina baldintza egokiagoetan.
Edifizio berria, Diputazioaren konpetentzi
Martxoan bukatu zuten edifizio berria, baina ordutik erabili gabe izan du Udalak, berez, ez delako Udalaren eginbeharra hori martxan izatea, Diputazioarena baizik. «Zaharren Egoitza mar­txan  jartzearen ardura Foru Al­dun­diarena da, baina erakunde horrek egoera konpontzeko eta gastuei aurre egiteko inolako borondaterik ez duela ikusita, Udal Go­ber­nuak egitea erabaki du. Za­harren Egoitzaren auzia zaha­rra da oso: batetik, az­ken bi urteetan berrikuntza la­nak egin dira Zaharren Egoi­tzan eta guztia Foru Al­dundiak ordaindu behar zu­en arren, azkenean, Udalak la­nen %33 ordaindu zuen; bes­tetik, Za­harren Egoi­tzak eragindako zuloari ere Al­dun­diak egin behar zion aurre, baina egin ez duenez, diru zulo nabarmena Udalak ordaindu behar izan du az­ken hiru urteotan».

Eguneko zentruak 49 plaza
Eguneko zentro berria mar­txan dago, eta laster 6 plaza gehiago izango ditu. Lehen 30 zituen; aurten 43 izan di­tu, eta 2011n 49 izango ditu.  

Oinezko bidea berritu, Sorgintxulo eta Marielutsen

Gobernu taldeak azpimarratu dituen beste lan batzuk, honakoak: igerilekuko taberna us­tia­tu ahal izateko lanak egitea eta Sorgintxulo eta Marieluts ar­teko oinezko bi­dea berri­tzea. Ereñotzuko Auzo Udala, 2011n jarriko da martxan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!