Literatur Solasaldiak izango dira bihar eta etzi Udal Liburutegian. Bihar Non dago Stalin? liburua aztertuko dute, euskeraz, Ane Mayoz dinamizatzailearekin. Etzi berriz, Tiempo de vida liburuaren inguruan ariko dira, gazteleraz, Jose Luis Cachorekin. Bi solasaldiak arratsaldeko 19:30etan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!