hil ala biziko partidua zuen atzo Hernanik Landaren. Universidad de Vigori gailentzea lortu zuen, gora behera asko izan zituen partiduan. Ez zen partidu erraza, vigotarrak 2garren dira sailkapenean eta hain zuzen, postu hori da Hernanik eskuratu behar duena, azken urteetan bezala, Play-off jokatzeko.
Lehenengo zatia oso parekatua izan zen, eta atsedenaldira 7nako berdinketarekin joan ziren, talde bakoitzak entsaio bana eginda.
Bigarren zatian Hernani gogotsu irten zen garaipenaren bila, eta 10 minutan, bi entsegu lortuta, 19-7 jarri ziren aurretik. Laugarren entsegua egiteko zori-zorian ere egon ziren, baina zorte txarra medio ez zuten lortu. Hortxe etorri zen hernaniarren makalaldia. Nekeak eta galiziarren erreakzioak eraginda, atzean sartuta egon ziren partidua amaitu bitartean. Hala ere, defentsan sendo arituta, garaipen garrantzitsua eskuratu zuten, 19-14.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!