El Nica antzezlana taularatuko du gaur Biterin, Costa Ricatik Hernanira etorritako La Polea antzerki taldeak, 19:00etan. Hernaniko Udal Inmigrazio Sailak antolatu du, abenduaren 18an izango den Migrazioaren Nazioarteko egunaren harira. Inmigrazio Sailak azaldu duenez, une batez migratzaileen lekuan jartzeko parada emango die batzuei antzezlan honek, besteei berriz, norbere migrazio esperientziei buruz hausnartzeko aukera.
Antzezlana monologo bat da, eta Nikaraguatik emigratu behar izan duen pertsona baten bizipen gazi-gozoak kontatzen dira. Hegoameriakako herrialdeetan saritutako lana da, bai gidoiaren kalitateagatik, eta baita akotereak egindako lanarengatik ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!