Hernaniko historia, kirolak, natura eta gaurkotasuna, 2010 urtekarian

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 13a, 01:00

Urtekari berria, 2010ekoa herritarren eskura egongo da aste bukaeratik aurrera. Ostiral iluntzean aurkeztuko dute Udaleko Areto Na­gu­sian. Bertara gerturatzen diren hernaniarrek aurkezpena entzun eta ale bat har­tzeko aukera izango dute. Besteek salgai izango dute ohiko postuetan, hau da, Elkar, Leokadisti eta Sebas liburu-dendetan.


Historia, gertaerak, kirolak, natura...

Hemezortzi erreportajez osa­tu dute Urtekari berria, historia, eta lehengo eta oraingo notiziekin. Erreportajeak, bertako eta inguruko egileek eginak dira, beti ere Hernani gai hartuta. Garai bateko erreportajeen artean, honakoak daude: Me­moria His­torica: Hernani, una referencia, 25 años de Proyecto Hombre Gipuzkoa, Her­naniko historiaren bitxikeriak eta Zabor bilketa Hernanin azken ehun urtean: zaborra atez ate biltzetik egungo atez ateko sistemara gaikako bilketa sakonduz. Kirolak ere badu protagonismo berezia aurten: Gala­rreta Jai-Alai, erremontearen katedrala, Herna­niko Motola­gunak eta Hernani Kirol Elkarteak, 23 urte erreportajeak aurki ditzakegu bertan. Hernaniko obrak ere badute presentzia Urteka­rian, eta hauei erreferentzia egiten dien bi erreportaje idatzi dituzte: batetik, Gala­rreta encuentra su futuro artikulua, eta bestetik, Parque de Villa Ave Maria erreportajea. Azkenik, bestelako erreportaje ugari irakurtzeko au­kera ere izango da, hala nola: Villa de Hernani, Harremonak egitasmoa, Hernani-Leitza ibilaldia, 50 urte pausuz pausu, Hernaniko Kronika, 10 urtez egunik huts egin gabe, eta Cronica 2009, kronika. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!