`Barre laborategia´, Gabonetako kontzertuak, eta Olentzeroren bisita, abenduan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 12a, 01:00

ABENDUAN Gabon giroan murgildu eta ondo pasatzeko ekitaldi ugari izango dira Astigarragan, gehienak bigarren hamabostalditik aurrera. Musika, antzerkia eta Olen­tzero izango dira protagonistak hilabete honetan. Bihar esaterako, Astiga­rragako Musika Eskolako Ika­sleen emanaldia izango da Norberto Almandoz mu­sika eskolan. Arratsal­deko 18:30etan biolina, zeharko txirula eta gitarra emanaldia izango da. Eta amaituta, piano eta gitarra emanaldia eskainiko dute. Musika Eskolako kontzertuak ostiralean izango du jarraipena, eta leku berean, gitarra taldearen emanaldia izango da, eira, to­lare eta saxofoiarekin batera. Musikarekin jarraituz, Ga­bo­netako bi kontzertuak larunbatean izango dira. Alde batetik, Musika Esko­lako Ikasleek eskainiko dute, goizeko 10:00­etatik 13:00eta­ra, eskolako are­to nagusian. Eta bestetik, Asti­garragako Aiztondo Abesba­tzak eskainiko du, Andre Mari elizan, 11:00etan.

Olentzerori gutuna emateko aukera, larunbatean

Olentzeroak opariak egiteko nahiko denbora izan dezan, astebete lehenago izango da gutunak emateko aukera Astigarragan. Lanak utzi eta gutunak jasoko ditu J. Ba­ran­diaran plazan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. On­doren, txistorra-jana egingo dute, Plazan bertan.

Antzerkia, gazte zein helduentzat

Larunbatean eta igandean antzerki emaldiak izango dira kultur etxean. Larun­ba­tean helduentzako A gussssttto emanaldia izango da 22:00etan, Gurutze Beitia eta Gorka Agi­nagalde aktoreekin. Gaztelaniaz izango da, eta sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 5 euroan. Igandean berriz, umeentzako, Barre Laborategia antzezlana izango da, 17:30etan. Sarrarak 2,5 euro balio du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!